XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, gutxiena uste zuenean, berriz otsoak ihesari eman zion. Eta Buck atzetik.

Noizbehinka, Buck bideratzen zitzaion, eta lehen bezala otsoa hortz karraska hasten zen.

Otsoa indargabetu samarra zegoen.

Bestela ezin zezakeen Buck-ek hain erraz harrapa.

Atzetik, aurretik, nonaitik jarraitzen zion.

Buck-en iraupenak azkenean poza ekarri zuen.

Konturatu zen otsoa, Buckek ez ziola okerrik egin nahi.

Eta geraturik, elkar usaitzen hasi ziren.

Gero adiskide egin ziren, eta jolas ere egin zuten, basoko animaliak jolasten dakiten eran.

Geroxeago, otsoak hankamartxa bizkor eta motz bat hasi zuen.

Buck-i berekin etortzeko adierazi nahi zion.

Eta errekastoen ingurutik abiatu ziren, ur korrontea pasatzen zen mendi zintzurreraino. Pasa zuten hura.

Bestaldeko aldapa pasa zutenean, leku zelai batekin topatu ziren.

Ur korronte asko zegoen han.

Inguru haietatik orduak eta orduak korri zuten, eguzkia zeru gainean ipintzen zen bitartean. Buck pozik zegoen.